Opari eder bat jaso dugu gaur: Miren Karmele Gomezek Beiraren kantu bat hartu eta interpretatu egin du. Bat baino gehiagok galdetuko du, zer da sinestesia? Hona bere Argiako blogean, erantzuna:

 Txikitatik irakasten digute bost zentzumen ditugula kanpoan dagoenaz jabetzeko edota errealitatea hautemateko. Horregatik, usaimenaz, dastamenaz, ikusmenaz, entzumenaz eta ukimenaz baliatuz, gutxi gora behera denok nolabaitere barneratzen dugu inguratzen gaituena antzeko moduan jasotzen dugula. Baina…hori horrela ez balitz?

Pertsona batzuei zentzumenak nahasten zaizkigu. Sinestesiadunak gara. Zer esan nahi du horrek?Kanpotik estimulu bat jasotzen dugunean,  horri dagokion zentzumenarekin jasotzeaz gain, beste zentzumen baten informazioarekin ere jasotzen dugula errealitatea. Zentzumen nahasketari sinestesia deitzen zaio .

Beira-ren Izozki saltzaileari izeneko kantua irudikatu du bere blogean. Hemen duzue kanta entzungai eta irudiak ikusgai:

Gozatu zuen zentzumen guztiekin!

Eta, apuntatu blog hau, zer esana emango du eta…

Advertisements

Iruzkin bat utzi

otsaila 12, 2014 · 7:37 am

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s