Artxiboa gaika: Uncategorized

ZEN kantaren bideoklipa

 

Advertisements

Iruzkin bat utzi

Uncategorized atalean

Oraindik ez daukagu eskuetan…

… baina badator.

Ia sentitu dezakegu behatz-mamietan KD berriaren sentsazio leuna.

Musikazale itsuentzat, itsumutilak eta itsuneskak dakartzagu, sorbaldan beso bat jarri eta beste lurralde batera eramango gaituztenak.

Gure hurrengo KDa ukigarria izango da, guztiz.

Iruzkin bat utzi

Uncategorized atalean

Galdetu egin nahi dugu!

Baietz, bada! Mundu guztia erantzuten saiatzen den garaiotan, guk, galdetu egin nahi dugu.

Gure esku dago-k erronka polita proposatu zigun: gure eskualdearen aniztasuna jasoko zuen kanta bat prestatzea. Eta gogoz erantzun diogu erronkari. Eskualdeko musikariez inguratu eta kanta bat prestatu dugu. Gustatuko zaizue…

Ez dagoela osorik? Badakigu, baina itxaron egin beharko duzue osorik entzuteko… Azaroaren 6an Demoarsok antolatu duen giza-katean entzun ahal izango duzue osorik. Ez da asko falta…

Iruzkin bat utzi

Uncategorized atalean

Ixilik, baina ez geldirik

beira bilbo3

Azken astetan proiektu handi samarra dugu eskuartean. Ez gaituzue kontzertuetan ikusiko pixkatean, baina laster izango duzue gure berri… Aipatu, soilik entzuten gaituzuen hurrengoan ez garela bakarrik egongo.

 

Iruzkin bat utzi

Uncategorized atalean

1gorri, 2lbo, 3rita…

Laboak ba-ga, bi-ga, hi-ga… kontatu bazuen, Beirazkook herri numerazioa proposatzen dizuegu: ba-gorri, bi-lbo, hiru-rita…

Iruzkin bat utzi

Uncategorized atalean

Nafarroa Eguna

Goizeko ordubitan denen ahotsak homogeneizatzen direneko momentu magikoak betiko geratuko zaizkigu memorian. Datorren urtera arte, Baigorri, baina joan aurretik, azken dantza hau:

Azken dantza hau
maitia zurekin
nahi zinduzket
eraman nerekin.
Baina gaurko xedia
ezin daike betia
badakit nik ere
bihar dela joaitia
Bego pena hau
itzuliren naiz
bai berriz Euskal Herrira.
Bego urte hau
etorriko naiz
betikotz zure ondora.

Azken dantza hau
ez da sekulako.
zin egina dut
zin egin betiko
hemen gure lurrean
Bizi behar dudala.
Eta hori ez bada
hil hotz jar nadila.

Manex Pagola

Iruzkin bat utzi

Uncategorized atalean

Apiril biribil, egun erein, bihar hil

Ertzik gabeko apirila izan da Beirarentzat, gozo-gozoa. Bilbon hasi genuen ibilbidea, Loraldiaren gonbita jarraituz. Erakusketa areto batean ikusgai egoteak artelanetik gertuago jartzen gintuenaren sentipenez eman genuen ordubeteko kontzertu kronometratua.

Bi kotxetan abiatu ginen A8ko bide zuzen eta merkeetan barrena Pi L T-ren bi diska ezberdin entzunaz auto banatan eta hara non soinu ekipoa montatzen PiLTko bateria-jolea topatu genuen! Ondoren, Oskorriko Natxo de Felipe entzule… Miresten ditugunak oholtzaren bestaldean izatea sentsazio arraroa da, ardura berezi bat sentitzen da sorbalda gainetan…

Eta Bilboko handitasunetik, Iruritako xumetasunera. Jauregiarte taberna Euskal Herriko tabernarik politena ez bada, ez da urruti ibiliko. Gure musika berehala egokitu zen hango egurretara, harako sortuta zegoela jakingo balu bezala.

Gonbidatu, Jon Barberena izan genuen. Maitasunaren ikuspuntu ezberdinak uztartu zituen poesia eta bertsoen bidez ohiko duen fintasunez:

Igandean, berriz, Baigorrira abiatuko gara. Bi astetan hiru probintziatan jotzea den luxua buruan, Nafarroa Egunean gure hondar aletxoa uzteko prest. Ta erlojuko harea hura, basamortu bihurtu zen…

 

 

 

Iruzkin bat utzi

Uncategorized atalean

Oiartzun, gogor erantzun!

pagoako kontzertua.pngKontzertu berezia izango zela bagenekien. Egun handietako zapatak jantzita joan ginen, lokarriak lotuko zizkigutela, ziur. Eta hala izan zen!  Bi orduko kontzertua izan zen entzuleentzat, baina guretzat askoz gehiago izan zen:

 

Iruzkin bat utzi

Uncategorized atalean

Ongi etorri, Arnaldo

arnaldo otegi

Iruzkin bat utzi

martxoa 5, 2016 · 2:43 pm

India margotzen

Jakingo duzuenez, India izeneko kanta bat badugu diskoan. Gure KDak Indian barrena bidaiatzen ari dira eta bideoklipen bat ere ekarriko omen digute laster.

Oraingoz, postal hauek iritsi zaizkigu…

IMG-20160222-WA0004

Iruzkin bat utzi

Uncategorized atalean