HEDABIDEENTZAT

Hemen zintzilikatuko ditugu edozein komunikabiderentzat baliagarri izan daitezkeen fitxategiak eta interesgarria izan daitekeen  informazioa.

Prentsa dosierra:

2017ko azaroaren 21ean aurkeztuko da ‘Braillean’ Beira taldearen hirugarren diskoa. Hamaika kanta berrik osatzen dute disko hau.

Ohi bezala, mimoz idatzitako letretan oinarritutako diskoa da. Jon Martinek idatzitako bertsoei doinua jarri die Igor Arruabarrenak eta Urtzi Olaziregi, Gari Amundarain eta Mikel Arruabarrenak erritmo biziekin defendatzen dute diskoa. Korista nagusia Irati Odriozola da, baina ez da kolaboratzaile bakarra: Moro, Aneguria, Xendarineko Ahizpak, Laineko Leire eta Kris, Iñigo Asensio…

Honakoak dira kantak:

  • ZEN
  • Brailean
  • Sugegorria
  • Prediktor
  • Ez askatu inoiz
  • Mundu bat
  • Sugeak eta nireak
  • Izurdeak
  • Taxian
  • Lumak
  • Lore beltzak

Kanta berriok ez ezik, aurreko diskoetako kanta ezagunak ere gogoratuko dituzte Beirakideek aurkezpen kontzertuetan. ‘Dena ez denean ezer’ eta ‘Margotu berria’ diskoetako kantarik ezagunenak ez dira faltako, beraz. Azaroaren 25ean izango da lehen aurkezpen kontzertua Oiartzungo Pagoa aretoan. Segidan etorriko dira azaroaren 30ean Gasteizko Naski tabernan izango dena (19:00tan) eta abenduaren 10ean Elizondon ospatuko dena. Durangoko Azokan ere izango da Beira Lanku eta Bertsolari aldizkariaren stand-etan. Ahotsenean aurkeztuko dute beraien lana abenduaren 6an, 13:40an.

ZEN kantua izango da taldearen lehen singlea. Bideoklipa  ikusgai da dagoeneko. Bertan parte hartzen du Eneko Gil Kukai-ko dantzariak.

Hona hemen Beira taldeko zenbait argazki. : https://flic.kr/s/aHskwMGqvB

Diskoa

Beira taldearen hirugarren diskoa da honakoa. 11 kanta ditu.  Honakoak dira kantuen xehetasun batzuk:

  • ZEN: Euskal Herriak historian zehar pairatu dituen indarkeria du ardatz kantu honek. Zortziko handiak dira. Hoskidetasunarekin jolasten du: bertso guztiak bukatzen dira zen eta aurreko hitza ere -tzen dute, beraz, errepikortasun bilatu bat dago kantu honetan. Bederatzi bertsoko sorta batetik abiatu zen letra, baina erdia baino gutxiago daude entzungai diskoan. Diskoko kantarik pop-eroena da.
  • Brailean: Maitasun istorio bihurri eta bihurritu bat deskribatzen du, lizun eta goxo. Bost lerroko berdina da neurriz eta lerro guztiek errimatzen dute ABABA egituraz (espainiar litaraturan quintilla deitzen zaio). Diskoari izena ematen dio kanta honek.
  • Sugegorria: Naturan kokatutako poema bat da honakoa. Euskaraz idatzi eta musikatutako soneto bakarrenetakoa da honakoa, diskoko alerik poetikoena.
  • Prediktor: Haurrik izan ezin duen bikoten baten oinazea deskribatzen du hamaseiko txikiko sorta honek. Bederatzi bertso dira berez, baina bertsio laburtu bat da diskokoa.
  • Ez askatu inoiz: Balada heavy-a. Ordulariak izozten dituzten besarkadei jarritako hiru zortziko txiki dira. Maitasun askeari jarritako bertsoak dira, modu bat baino gehiagotan uler daitezkeenak.
  • Mundu bat: Burbuilak bezalakoak dira maitasun harremanak, etengabe sortu eta deusezten direnak. Norbere neurriko burbuila eraiki behar… Beira-ren letretan konstante bat izan den dezima neurrian (ABBAADDEED) idatzita daude.
  • Sugeak eta nireak: Diskoko kantarik dantzagarriena da, sedukzioaren sugea hipnotizatzen dakitenentzat. Kopla handiak dira metrikoki.
  • Izurdeak: Sehaska kanta, haurrentzat eta haur izandakoentzat. Lau zortziko txikik osatzen dute kanta hau.
  • Taxian: Istorio bat sei zortziko handitan kontatua. Bukaeraraino egin beharreko bidaia bat. Beira-ren hasierako estiloa mantentzen duen sorta da honakoa.
  • Lumak: Gizontasun hegemonikoa zalantzan jartzea proposatzen duen kanta. Ez gaitezen definizio bakarrean korapilatu. Lau zortzi txikik osatzen dute sorta hau.
  • Lore beltzak: Rap estiloko kanta. 80. hamarkadan jaio zirenei belaunetako merkurokromoa berrituko zaie.

Aurreko diskoa Margotu berria izan zuten. Ordurako boskote bihurtuta zegoen taldea. Lehen diskoa, berriz, bikote bezala atera zuten: ‘Dena ez denean ezer”. Aurretik beste bi diskotan argitaratuta zeuden Beiraren kantuak: ‘Moskutik Lezotira’ albumeko ‘Bakardadeak’ kantua eta ‘Itoti bat gutxiyo’ diskoko ‘Pianojolearena” izenekoa.

Taldea

Jon Martin da taldeko kantaria, Igor Arruabarrenak jotzen ditu kitarra elektrikoa, akustikoa eta teklatua, Gari Amundarainek kitarra akustikoa eta elektrikoa, Urtzi Olaziregi da baxujolea eta Mikel Arruabarrena bateriajolea.

10 eurotan salgai dago diska. Kontzertuetan bertan eskuratu daiteke, baita zenbait tabernatan ere (Amazkar,…).

 

Diskoaren diseinua

Marta Ortizek ondu ditu diskoko argazkiak. Propio atera ditu diskorako argazkiok Bilboko argazkilariak. Kanta bakoitzari argazki bat ateratzeko lana hartu du Martak. Zenbait kanten arteko jolasa ere planteatzen du artista honek, argazki batek zentzu bat baino gehiago har dezaketela erakutsiz. Goren Alkizak maketatu eta  diseinatu du KDa. Artista bisual honek lagunduko du Beira zuzeneko gehienetan, bideo proiekzioak inprobisatuz.

Beira taldeak letrak eta musika lantzeaz gain, irudiak ere zaintzen ditu. Horren adierazgarri da, Beira taldeak sari asko jaso dituela alor horretan. www.bertsomovieda.com lehiaketan lehen saria irabazi zuten 2012 eta 2013an. 2014an, berriz, publikoaren saria. 2015 urteko lana honakoa da.

Disko honetako kanturik gehienek badute beraien bideoklipa. Kontzertuetan, lekuak hala ahalbidetzen duen kasuetan, Beirak VideoJockey (VJ) lanak ere egiten ditu. Doka-ko kontzertuan ere halaxe egin zuten.

Beiraren logotipoa

Joseba Larratxek (1985, Irun) sortu du Beira taldearen logoa. Beira kontzeptuaren bi esanahiak perfekzioz uztartu ditu Joseviskyk (bere izen artistikoa) begira eta beira materiala batean marraztuz. Hautsitako begiorde bat erakusten du logotipoak. Artista beratarra bereziki nabarmendu da komikiaren munduan. Ikasketaz Arkitektua, bokazioaz marrazkilaria, bideoklip askoren sortzaile ere bada. Sexty Sexersen edo Surfin Kaos-en bioklipak egin (gidoia, kamera, zuzendaria, argitatzailea… finean dena)  izan ditu.  Bere lana ikusgai dago josebalarratxe.tumblr.com helbidean.

Autoreak, logotipoari buruz, honakoa dio:  “Taldearen izenak duen esanahi bikoitza islatzen saiatu naiz marrazki bakarrean. Ariketa estilistiko modura hartu dut lana. “Beira” eta “begirada” irudikatu behar nituen, baina 2 ideien definizio maila lausotuz, horrela marrazkiari interpretazio aukera gehiago emanez. Azkenean estetikaren aukeraketak eman zidan irtenbidea: Beira puskatuaren arrakalak begiaren zaintxoak dira. Honek ematen dio beirazko burbuila soil bati begi izaera.”

Zergatik, ‘Beira’?

Beira izenak kristalaren antzeko material gardenaren eta ‘begira’ hitzaren oiartzuerazko ahoskerarekin jolas egiten du.

Bikotetik talderako urratsa

Jon Martinek eta Igor Arruabarrenak  sortu zuten Beira. Oraindik txupeteari tiraka zebiltzanean ezagutu zuten elkar Igor eta Jonek. Oiartzuarrak dira biak jaiotzez eta pare bat asteko diferentzia besterik ez dute. 2006an konposatu zuten lehen kantua (Bakardadeak) eta geroztik abestiak sortzen joan dira poliki-poliki. Dagoeneko bi diskotan argitaratu dira beraien lanak (Moskutik Lezotira eta Euskararen itotiyak). 2013an, ordea, diskoa ateratzea erabaki zuten eta Dena ez denean ezer izeneko diskoa  da beraien lehen lan luzea. 10 kanta bildu zituzten disko honetan. Bertso sortetatik abiatutako kantuak dira gehienak, baina badira doinuetatik abiatutakoak ere.

‘Dena ez denean ezer’ izan zen Beiraren lehenengo diska. 2013ko urrian aurkeztu zuten Dokan bertan. Jon Martin bertsolariak eta Igor Arruabarrena musikariak bakarrik osatzen zuten talde hau  garai hartan eta lehengoak egindako bertso sortak musikatzen zituen Arruabarrenak. Urte askotan zehar egindako lanaren emaitza izan zen. 2006an osatu zuten ‘Bakardadeak’ izeneko beraien lehen kanta eta geroztik errepertorio zabalagoa osatzen joan ziren.

Aurpezpen ekitaldirako, ordea,  Igorren talde ohiko (Hobira-ko) musikariak gonbidatu zituzten. Emaitza ikusita, taldeko partaide iraunkor bihurtu ziren.

Geroztik, astero batera entsaiatzen dute Arruabarrenatarren etxean. Disko honetako kantu guztiak elkarlanean sortzen joan dira.

Hona taldea osatzen duten pertsonei buruz informazio gehiago:

Jon Martin Etxebeste (Oiartzun, 1981)

Oiartzunen jaioa 1981eko urriaren 16an. Publizitatea eta Harreman Publikoetan lizentziatua da eta Haur Hezkuntzan graduatua eta Psikodidaktikako masterra egin du. Gaur egun ikerlari lanak egiten ditu EHUrako: Xabier Leteren kantak aztertzen dihardu literatur ikuspegitik. Irakasle lanean jardun da Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan eta komunikazio munduan ere ibili da (Mihiluzeko gidoilari eta kazetari lanetan hainbat hedabidetan). Bertsolaritza munduan nabarmendu da bereziki. 2003an Gipuzkoako Txapelketan txapeldunorde izan zen (Maialen Lujanbioren atzetik) eta 3. eta 7. postuetan bukatu du hurrengo urteetan. Euskal Herriko Txapelketa Nagusian, berriz, finalerdietarako sailkatu da parte hartu duen lau edizioetan (2017, 2013, 2009 eta 2005). Txikitatik nabarmendu zen bertsotan: Eskolarteko txapelketan Gipuzkoako txapeldun izan zen taldeka 1994an eta Euskal Herriko txapeldun 1995ean. Bertso paperak idazten ere sariketa asko irabazitakoa da.

Igor Arruabarrena Rezola (Oiartzun, 1981)

Oiartzunen jaioa 1981eko urriaren 29an. Informatikako ingeniari Ikasketak Arrasateko Mondragon Unibertsitatean bukatu zituen 2004an. Geroztik informatikako eta teknologiako irakasle da Nafarroako Bigarren Hezkuntza publikoan. Musikarako txikitatik afizio handia izan zuen. Lehenik 8 urterekin trikitixa jotzen ikasi zuen. Hamabost urterekin bateria-jole zela, Hobira taldea sortu zuen. Aldi berean, kantak konposatzeko grinak jota lehenengo gitarra elektrikoa erosi zuen. Hainbat urtetan Hobira eta Qüm taldeetan kitarrajole eta abeslari ibili zen 2006 arte. Geroztik, Jon Martinekin Beira taldean zenbait abesti sortzen hasi bazen ere, aitatasuna medio, musikalki jarraitasun handirik gabeko urteak izan ziren. Gaur egun, berriz ere musikari bihurtua, Sunbillan bizi da bere bi alaba eta emaztearekin.

 

Urtzi Olaziregi Zabaleta (Oiartzun, 1979)

(1979, Oiartzun)   Nekazaritza eta Abeltzain kudeaketa eta antolakuntzako goi-mailako teknikaria. Gidari eta garraiolaria ere bada eta autobus eta kamioiak gidatu ditzake. Musika munduan, 1996an hasi zuen bere ibilbidea baxu jole bezala. Euskadi gaztea maketa lehiaketako X. edizioko entzulegoaren saria lortu zuen Hira taldearekin (Nortasuna, 2000). Bi urtez Euskal herriko plazetan barrena ibili ondoren Oiartzungo Hobira taldera egin zuen salto. 2008an Kudai taldearen partaide izatera iritsi zen, taldearen “Shah Mat” eta “Harezko dorreak” diskak grabatuz. Momentuan 5. diska prestatzen dabiltza.Trintxerpe eta Irungo musika eskoletan ere hainbat ekitaldietan hartu du parte.

 

Garikoitz Amundarain Armendaritze (Hondarribia, 1980)

Hondarribian jaioa 1980ko azaroaren 6an. Heziketa bereziko magisteritzan diplomatua da Euskal Herriko unibertsitarearen eskutik. Gaur egun Hondarribiko San Jose Ikastetxean lehen hezkuntzako tutore eta musika irakasle da besteak beste. Lan hauez gain, musika eta kirolarekin lotutako beste hainbat proiektu ezberdinetan sartuta dabil. Perkusio ikasketak ere baditu Hondarribiko Musika eskolan eginak. 12 urterekin hasi zen kitarra astintzen nahiz eta txiki txikitatik etxean musikaren kulturan barneratua izan zen. Hainbat talde ezberdinetatik pasatako musikaria dugu (Hobira, Qüm,  Demonic Tutor, Jaimina…), musika estilo ezbedinak landu dituelarik. Garrantzitsuena Hobira taldea izan zen. 10 -12 urtez Igor Arruabarrenarekin hasieratik eta ondoren Mikel Arruabarrenak eta Urtzi Olaziregik lagunduta,  Heavya eta Trash metala lantzen aritu bait zen. Gaur egun Hondarribian bizi da beti proiektu eta ideia berrietarako prest.

Mikel Arruabarrena Rezola (Oiartzun,1977)

1977 ko ekainaren 4-an Oiartzunen jaioa. Euskal Herriko unibertsitatean Ingeniaritza ikasketak burutua. Gaur egun sarraila munduan dabilen taller bateko arduradun gisa dabil. Bere lagunekin musika talde bat sortzeko irrikaz, baketen munduan sartzea erabaki zuen eta honela sortu zuten AE Zutik taldea. Bertan  ibili zen hainbat urtetan. 1999 urtean bere anaia Igorrek Hobira taldean bateria postua utzi eta kitarra jotzearen erabakia hartu zuenez, Mikelek bete zuen hutsune hau Hobiraren bukaera arte. Zenbai proiektu ezberdinez gain, Qüm talde esperimentalean ere ibilia da. Hobiraren itzuleran, abeslari moduan ibili zen Eñaut Balentziagak bateriaren postua hartu zuelarik. Gaur egun bi proiektu garrantzitsutan mulgilduta dabil Irunen bizi den musikaria. Beira taldearen  bigarren diska lehena eta bigarren proiektua eta garrantzitsuena, aitatasuna.

INTERESGARRIA IZAN DAITEKEEN INFORMAZIOA

 

BEIRA: Taldekideen datuak.

Gure emaila beirataldea@gmail.com da. Honakoak gara partaideak, zuzenean kontaktuan jarri nahi baduzue:

  • JON MARTIN ETXEBESTE

  • 656758054

  • sorburu@gmail.com

  • URTZI OLAZIREGI ZABALETA

  • 652709933

  • urtzioz@gmail.com

  • MIKEL ARRUABARRENA REZOLA

  • 608503049

  • mikel.ainhoa@gmail.com

  • IGOR ARRUABARRENA REZOLA

  • 657488694

  • iarrure@gmail.com

  • GARIKOITZ AMUNDARAIN ARMENDARIZ

  • 656767983

  • garijebi@gmail.com

 

Aurreko diskoak: MARGOTU BERRIA

azala KD10 kantaz osatutako diskoa da Margotu berria. 2015ean grabatutako diskoa da eta aurrekoa baino indartsuagoa da. Honetan ere, aurrekoan bezala, letrek berebiziko garrantzia dute; baina garapen musikala ukaezina da.

Bestalde, taldea bi kide izatetik bosti kide izatera igaro izanak asko aberastu du proiektua.

2.- DISKAREN IZENA, ABESTIAK ETA ORDENA

BEIRA: Margotu berria

1. Terrazatako loreak (3:07)

2. Bost sexumen (3:34)

3. Nire buru hari (4:39)

4. Haritzaren memoria (4:36)

5. Armadura herdoiluko gerlaria (6:23)

6. Sar dadila kalabazan (6:57)

7. Auzo lasaia (3:57)

8. India (4:05)

9. Kezko kezkak (3:20)

10. 800 Dukado (3:51 )

3.- DISEINUA:

GOREN ALKIZA SAN MARCELO: maketazioa

Diskoaren diseinua

Diskoaren portadan Beirako bost partaideak ageri dira, margoz zikinduta. Bikotetik talderako urratsa agertzen du batetik, eta bestetik diska guztiz malenkoniatsu batetik koleretsuago baterako jauzia.

Bestalde, Terrazatako loreak-eko aipamen bat eta India-ko erreferentziarekin ere bat dator. Holi festibalaren antzerako bat prestatu zuten diseinurako.

BERTSOMOVIEDA

Bertsomovieda lehiaketa bat da. Bertan parte hartzeko bideo bat sortu behar da, bertsoetan oinarritua. Urtero parte hartu du Beirak  Bertsomoviedan sari ugari jaso zituzten. Urpeko bertsoak izan zen 2012ko lehen saria irabazi zuen lana ) eta 2013koa 9 hilabete lanak eraman zuen lanak eraman zuen. Bertso onenaren saria ere irabazi zuen  azken lan honek. Sar dadila kalabazan aurkeztu zuten 2014an eta Publikoaren sariaz gain bertso onenena eraman zuten eta Terrazatako loreak 2015ean.

KD-A

KDa salgai dago 10 euroko prezioan. Kontzertuetan bertan izango da erosteko aukera edo Oiartzungo Amazkar tabernan.

4.- BEIRA: Biografia

Nor gara?

Musikatutako bertsoak eskaintzen ditu Beirak. Mimatutako letrak eta mimoz jotako notak. Bost partaide ditu Beirak: Igor Arruabarrena (kitarra jolea), Jon Martin (abeslaria), Urtzi Olaziregi (baxujolea), Gari Amundarain (kitarra jolea) eta Mikel Arruabarrena (bateria jolea).

Doinu eta letra malenkoniatsuak dira nagusi beraien lehen diskoan. Kontzertuetan, ordea, egunerokotasunari lotutako gaiei ere heltzen diote, modu umoretsuan. Arretaz, eta gozo entzuteko musika da Beirarena.

Hasierak

Jon Martinek eta Igor Arruabarrenak  sortu zuten Beira. Oraindik txupeteari tiraka zebiltzanean ezagutu zuten elkar Igor eta Jonek. Oiartzuarrak dira biak jaiotzez eta pare bat asteko diferentzia besterik ez dute.

2006an konposatu zuten lehen kantua (Bakardadeak) eta geroztik abestiak sortzen joan dira poliki-poliki.

Dagoeneko bi diskotan argitaratu dira beraien lanak (Moskutik Lezotira eta Euskararen itotiyak). 2013an, ordea, diskoa ateratzea erabaki zuten eta Dena ez denean ezer izeneko diskoa  da beraien lehen lan luzea. 10 kanta bildu dituzte disko honetan. Bertso sortetatik abiatutako kantuak dira gehienak, baina badira doinuetatik abiatutakoak ere.

Oraina

Beirak bere bigarren diskoa prest du dagoeneko. Lehen diskoa, osoki, Igor eta Jonek grabatu zuten arren, oraingoa talde osoak grabatu du, dinamika, erritmo eta milaka kolorezko pintzelkadez margotuak. Aurreko diskoa bezala, hau ere, AME estudiotan grabatu da Axular Arizmendi teknikariaren gidaritzapean.

6.- ABESTIEN SINOPSIA

Terrazatako loreak

Gau bateko maitasun istorioa kontatzen du. Gauez elkar ezagutzen du bikote batek, baina gaueko magiaren ostean, goizean ez dira beti gauzak berdin ikusten eta bietako batek ihes egiteko beharra sentitzen du.

Kantu lasaia da. Diskari hasera goxoa ematen dio eta kolorez betetako mundu batera gobidatzen du kantak. Arparen lokarriek laztantzen duten abestia da.

JON “Kanta Marokon idatzia dago. Bertako kale estuetatik paseatzen nenbilela pareta margotu berri baten ondotik igaro nintzen. Ohartu nintzen, paretak ez ezik paretapeko landareak ere pintura itotiz zipriztinduta geratu zirela. Hor konturatu nintzen polita litzatekeela norbait, maitasun adierazpen moduan, loreak banan bana margotzeko prest egotea”.

https://www.youtube.com/watch?v=xDDOP0rMEVw

Describe la historia de amor de una noche. Después de la magia nocturna, no suelen verse los sentimientos con la misma perspectiva

Una canción apacible. Colocada en el primer lugar en el disco para invitar a entrar en un mundo de diferentes colores, acompañados por la caricia de las cuerdas de un arpa.

Armadura herdoilduko gerlaria

Izen bereko liburuan oinarritutako abestia da. Pertsona bakoitzak urteen poderioz, besteengandik babesten duen oskola eraikitzen du min emango dioten beldurrez. Momenturen batean, ordea, hura eranzten hasi beharra dago.

JON: Duela urte batzuk irakurri nuen Robert Fisher-en liburua eta konturatu nintzen neronek ere armadura bat eraikia nuela nire azalaren gainean. Besteengandik babesteko jantzi genuen guztiek, batzuek lodiagoa, besteek meheagoa, baina denok daramagu. Babesten gaituenak, ordea, besteengandik urrutiratzen gaitu”.

Basado en el libro con el mismo nombre “El guerrero de la armadura oxidada”

A lo largo de la vida cada uno de nosotros va formando su propio caparazón para poder superar los miedos a nuestro dolor. Pero siempre llega el momento de que toca empezar a desnudarse frente a la realidad

https://www.youtube.com/watch?v=u-GqfFII_Eg

Bost sexumen

Zentzumen bakoitzak sexuarekin duen harremanaz hitz egiten du.

Soinu eta melodia sexu-sensualak ageri ditu. Erritmo goxo dantzagarria hitz beroez lagunduak.

JON “Sexua gure bizitzan oso garrantzitsua da, baina gutxitan hitz egiten dugu hari buruz. Bost bertso hauetan gai hori lantzen da, baina modu finean idazten saiatu nintzen; edonork entzuteko moduan. Ez da erraza oreka hori topatzea”.

Canción que describe la relación que disfruta cada sentido con el sexo.

Comunica sonidos sexo-sensuales acompañado de palabras calientes y ritmo dulce bailable.

Sar dadila kalabazan

Disney-ko istorioetan happy end-etara ohitu gaituzte beti, baina bizitza errealean gauzak ez dira beti ondo bukatzen. Ipuinetako sei pertsonai aukeratu eta haiek gaur egungo gizartean bizitzen duten dekadentziaz hitz egiten du kantak.

JON: “Bizitzan gehien gustatzen zaidan gauzatako bat mundua edertzea da. Gauzak modu ederrean esan badaitezke, zerbait modu ederragoan aurkeztu, zergatik ez egin? Kasu honetan, ordea, aurkako ariketa egiten saiatu nintzen: hain edulkoratua eman zaizkigun ipuinei bukaera alternatiboa ematen. Diskoko letrarik gordinenak dira dudarik gabe. Agian ez da publiko guztientzat egokia…”

2014ko Bertsomovieda lehiaketan garailea: https://www.youtube.com/watch?v=6zgYqswOvys

Aburridos de haber sido educados y acostumbrados a las historias happy-end de Disney, se han elegido seis personajes de cuentos para actualizarlos y reinsertarlos en la vida real. Basándonos en la sociedad actual en que las vivencias de la vida no siempre terminan bien, se describe de manera trágica y cruda la decadencia de estos personajes de cuento. .

Video clip ganador en el concurso Bertsomovieda 2014: https://www.youtube.com/watch?v=6zgYqswOvys

Haritzaren memoria

Hildakoen memoriari buruzko kanta.
Mikel Urdangairinen ‘Kideari’ kantaren bertsio moldatua da.

Gure lurretan urteetan zehar jasandako minak irudikatzen dituen akorde, soinu eta letra zuzena.

JON: “Ez da erraza Euskal Herrian jaikitzea. Dutxatzeko denboran irratiak albisteak ematen ditu eta inor ez da ohitzen ezagunen bat atxilotu dutela entzutera. Kasu honetan, Oiartzunen izan ziren atxiloketak Aritxulegiko basoa (Gudarien basoa ere deitutakoa) dela-eta (gaur egun absolbituak daude atxilotuak). Atxilotuetako batzuk oso gertukoak ziren eta hunkituta nengoen. Horrelakoetan, bertsoak idatzi ohi ditut eta aste horretan Beiraren kontzertua genuen Eibarren eta ondorioz aste horretan letra estrenatu genuen. Beira beste talde askotatik bereizten duen faktoreetako bat da hori, aktualitatea landu dezakegula aste batetik bestera”.

En memoria de los fallecidos, es una adaptación de la canción “Kideari” de Mikel Urdangarin.

Acordes, ritmos y letra que refleja perfectamente el dolor vivido durante años en nuestra tierra.

Making offa: https://www.youtube.com/watch?v=iBCP87k9NkI

Nire buru hari

Ikuspuntu psikologikotik idatzitako kanta da. Barrurako begirada bat.

Kanta zuzena, alaia eta single garbia.

JON: “Duela sei-zazpi urte bolada txarra pasa nuen eta nire buruari errepaso handia eman behar izan nion. Orduan hasi nituen bertsoak, baina ez nuen bukatzeko indarrik izan. Lau urte beranduagora arte ez nuen barrenik izan sorta bukatzeko. Distantzia hori behar nuen, antza, nire buru hartatik”.

Canción inspirada desde un punto de vista psicológico. Una interiorización de los sentimientos. Una introspectiva

Una canción directa, fresca y claro single.

India

Indian bizitako garaiei egindako kanta. Bertako ezaugarriei jarritako bertsoak..

Rumba alaia. Latinoamerikar kutsuko melodia.

JON: “Naizenaren parte handi bat Indiari zor diot. Nire bizitzaren urtebete bertan pasa dut lanean eta asko ikasi nuen. Bertako jendea berezia da eta kultura harrigarria. Asko dugu ikasteko. Iruditzen zait aurreko bizitzaren batean izan nintzela indiarra. Indiara ez nintzeko joan, itzuli egin nintzen”.

Canción dedicada a los momentos vividos en la India. Versos plasmados a la característica de aquella tierra. Ritmo de rumba con pinceladas de melodías latinoamericanas.

Auzo lasaia

Auzo baten deskribapena. –aia! errimarekin ahalik eta hitz gehienekin errimatzeko ariketa bertsolaristikoa.

Rap-etik eta Hip – Hop munduaren atea jotzearen ahalegina.

JON: “Miretsi egiten dut raperoen gaitasuna. Oso letragile onak topatu ditut raparen munduan eta asko gozatu dut haiek entzuten. Estilo hartara hurbiltzen den letra bat idatzi nahi izan nuen kanta honetan”

Asomándonos al mundo del Rap y ritmos hip-hop. Es un ejercicio “bertsolaristico” con el fin de encontrar las mil palabras finalizadas en –aia! que describe el día a día de un barrio.

+ 800 dukado

Emakumeek kirolean protagonismo gehiago izatea aldarrikatzen duen kanta. Sunbilako Emakumezkoen munduko Mendi Maratoirako egindakoa. 2014ko irailaren 7an ospatu zen.

Gaur egun 50.000tik gora bisita dituen bideoklipa https://www.youtube.com/watch?v=4GiOey9adhA

Kanta zuzena alaia eta bizia. “Geldirik dagoena atzerantza doa” leloa azpimarragarri eta erabilgarria erakusten diguna.

JON: “Enkarguz egindako kanta da. Derrigor aipatu beharreko hitz asko ditu eta haiek guztiak metrika estuan ezartzen zailtasun dezente dago.

Garai batean Sunbilako zubia eraikitzeko 800 dukado (garai hartako txanpona) behar izan zituzten. Horrek ematen dio izena kantari”.

Canción que revindica mayor protagonismo de las mujeres en el ámbito deportivo. Fue una petición de la organización del Maratón mundial femenino de montaña celebrado en Sunbila el 7 de septiembre del 2014.

Video clip que ha superado las 50.000 visitas. https://www.youtube.com/watch?v=4GiOey9adhA

Subrayando el lema “si estás parado, retrocedes”, es una canción directa, fresca y muy rítmica.

Kezko kezkak

Elkarrengandik urrun dauden bi maitaleren arteko istorioa kontatzen du kanta honek. Bertso neurritik aldentzen den kanta bakanetakoa da. Diskoko kantarik geldoena eta tristeenetakoa da.

JON: “Beti bada estudioan bertan amaitzen den letraren bat. Hauxe da disko hontako bakarra. Berez, beste letra bat du kanta honek. Badira zenbait poema ordenagailuan idatzita topatzen ditudanak. Kuriosoa da sentsazioa, beste norbaitek idatzi balitu bezala baita. Insomnio gauetakoak izaten dira gehienak, ondorengo loaldian ahaztuak. Kanta honen sorrerakoa halakoa zen. Gero, ordea, kanta entzunda aldatu beharra sentitu nuen, ez bainintzen adierazi nahi nuena berbizitzeko gai hura kantatuta”

Narración de una historia de amor entre dos lejanos amantes. Una de las pocas canciones que se evade de las medidas de los versos mediante ritmos lentos y tristes.

Lehenengo diskoa: DENA EZ DENEAN EZER

ALBISTEA ERREDAKTATUAdena ez denean ezer portada karatula

Beirak diskoa argitaratu du bertso musikatuak oinarri hartuta

  • Jon Martin bertsolariak eta Igor Arruabarrena kitarrajoleak osatzen dute taldea

  • 10 kantuz osatutako diskoa kaleratu dute

  • Urriaren 25ean aurkeztu zuten diskoa, Donostiako Doka antzokian

Urriaren 25ean aurkeztu da Beiraren lehen diskoa. Donostiako Dokan izan zen aurkezpen-prentsaurreko-kontzertua, arratsaldeko 17:00etan.

 Beira taldearen lehen diskoa da honakoa. Beira taldea Jon Martin bertsolariak eta Igor Arruabarrena musikariak osatzen dute. Lehenak egindako bertso-sortak musikatu ditu bigarrenak urtetan zehar eta hau da lanaren emaitza. Udan zehar grabatu dute diskoa Mutrikuko AME estudioetan.

 Aurkezpen ekitaldian izan ziren zenbait aurpegi ezagun. Haietako batzuk parte hartu zuen diskoaren egileen esperientzia bitala azaltzeko: Batetik, Mikel Markez izan zen; kantu bat abesten. Bestetik, Beñat Gaztelumendi, Arkaitz Oiartzabal ‘Xamoa’ eta Jokin Labayen bertsolariek, Ixak Arruti (Mendeku Itxuak-eko kitarrista) lagun zutela sorta bat eskaini zioten. Arruabarrenaren talde ohia ere, Hobira, bertan izan zen. Kultura alorreko aurpegi ezagun asko izan ziren.

 Informazio gehiagorako:

www. beira.eus

‘ DENA EZ DENEAN EZER’ DISKOA

Jon Martin eta Igor Arruabarrenak osatzen dute Beira taldea. Musikaz lagundutako bertsoak egiten ditu talde honek. Beira-ren lehen diskoa da honakoa; 10 abestiz osatua. .

 Diskoaren izena ‘Dena ez denean ezer’ da. Kantu gehienen oinarria bertso sortak direnez, ohi baino luzeagoak dira kantuak (6 minutu ingurukoak asko). Kantuak entzuteko eta letrak irakurtzeko, jarraitu esteka hau:

Jarraian, abestien laburpentxo bat:

  • Busean zelatan: aurreko jezarlekuan eserita dagoen neska bat idatzitako bertsoak dira. Mutil bat zeharo maitemintzen da bere bidaidearekin. Bidaia bat irauten duen maitasuna da.

  • Izozki saltzaileari: Donostiako izozki saltzaile bati jarritako bertsoak dira. Hotzak maitasuna gogoratzen duenean sortzen den minari buruzkoa.

  • Bakardadeak: Parrandan ezagututako bi pertsonen istorioa kontatzen du.  Bi pertsona hauek bakarrik sentitzen dira eta beste norbaiten bila ari dira, baina… “bi bakardadek ez dute bikote ona egiten”.

  • 9 hilabete: Haurdunaldiari, erditzeari eta jaiotzeari jarritako bertsoak dira. Bizitzari eskainitako bertsoak. Igorren bi alabei idatzitako bertso batzuek eta Izaskun besrnedori (bertsomoviedako bideoak egiten dituenari) eskainitakoak

  • Zetazko sorta: Z-z eta zalantzaz betetako bertsoak dira. Lo hartu egzin den gau bati buruzko bertsoak. Ezerekin seguru ez gauden egun horietako bat.

  • Dena ez denean ezer: Harreman mingarri baten amaierari buruzko bertsoak dira.

  • Itsasoa: Marinel zaharrari iritsi zaio lurperatzeko garaia, baina bizitza eman dion itsaoari agur esan nahi dio. Bera ez da lurrarena, itsasoarena da.

  • Nire tokia: Bertso autobiografikoak dira. Jonen bidaien errepaso bat, maitasunaren ikuspuntutik idatzia.

  • Haur ginelarik: Izaten dira, tarteka, galduta sumatzen ditugun lagunak. laugn minak, lagundu gaituztenak, baina laguntza behar dutenak orain. Urruntzen ikusten ditugu, helduleku pozoinduei heltzen. Sorta melankolikoa da.

  • Malko bat: Eztabaida baten osteko kantua da. Bertso moldean idatzita ez dagoen ale bakarra da.

 Aurretik beste bi diskotan argitaratu dira Beiraren kantuak: ‘Moskutik Lezotira’ albumean (Bakardadeak kantua) eta ‘Itoti bat gutxiyo’ diskoan (Pianojolearena izeneko kantua).

Uztailetik irailera bitartean landu dute diskoa Mutrikuko AME estudioetan. Axular Arizmendi izan dute gidari.

 SORRERA

2006an sortu zen Beira-ren lehen abestia. Oiartzun eta Irungo bertso-eskolek ‘Moskutik Lezortira’ izena duen disko bat argitaratu zutenean. Herriko bertsolari bakoitzak bertso sorta bat idatzi zuen eta bakoitzak bere aldetik musikatu zuen.

Kantu hark espero baino arrakasta gehiago izan zuen eta dudarik gabe horixe da Beiraren kanturik ezagunena.

 2007an Indian lanean izan zen Jon. Garai hartan bereziki indartu zen Igor eta Igorren arteko  harremana. Jonek bertsoak bidaltzen zizkion Igorri eta berak erantzun egin zituen bere emailak, bertso horiek musikatuz. Ordukoak dira diskoko kanturik gehienak:  Haur ginelarik, Itsasoa, Busean zelatan…

 Duela gutxi berritu ziren diskorako gogoak. Mikel Markez-ek zuzentzen duen Kaxa beltza saioan jotzeko gonbita jaso zuen Jonek eta gogotsu onartu. Orduantxe ikusi zuten taldeari izen bat jartzeko beharra lehenengo aldiz (ordura arte Jon Martin eta Igor Arruabarrena jartzen zuten edonon). Beira bataiatu zuten.

Andoaineko Kilometroetan kontzertua emateko deia jaso zuten eta berriz ere entsaiatzen hasi ziren. Hortik aurrera diskoa argitaratzeko erabakia finkatu zen haien buruetan eta AME estudioan. Aspaldikoa da Jon eta Axularren arteko harremana. Nahixan talderako letrak egiten zituen Jonek. Bere estudioetan grabatutako lana da Beira-ren lehen diskoa.

Diskoaren maketazioari dagokionez, Eneko Salaberriaren lana aipagarria da. Lankuko diseinatzaile oiartzuarrak txukun eta gustu onez egituratu ditu letrak eta irudiak.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s