Nor gara?

Musikatutako bertsoak eskaintzen ditu Beirak. Mimatutako letrak eta mimoz jotako notak. Bost partaide ditu Beirak: Igor Arruabarrena (kitarra jolea), Jon Martin (abeslaria), Urtzi Olaziregi (baxujolea), Gari Amundarain (kitarra jolea) eta Mikel Arruabarrena (bateria jolea).

aurpegiak KD

Mikel Arruabarrena,   Igor Arruabarrena,     Jon Martin,    Urtzi Olaziregi  eta Gari Amundarain

Doinu eta letra malenkoniatsuak dira nagusi beraien lehen diskoan (Dena ez denean ezer). Bigarrenean, Margotu berria-n, denetariko erritmo eta letrak topatuko ditu entzuleak.

Hogei kantatik gora diskoratu badituzte ere, haien kontzertuetan beti izaten da argitaratu gabeko letraren bat: egunerokotasunari edo herriari lotutako gaien bati heldu eta bertsoak jartzen ditu taldeko bertsolariak. Herriko artistaren bat ere oholtzaratzen da, gonbidatu moduan. Arretaz, eta gozo entzuteko musika da Beirarena.

Urtzi Olaziregi, Igor Arruabarrena, Jon Martin,  Mikel Arruabarrena eta Gari Otamendi (ezkerretik eskubira)

Olaziregi, I. Arruabarrena, Martin, M. Arruabarrena eta Otamendi (ezkerretik eskubira)

Beiraren sorrerari eta ibilbideari buruzko elkarrizketa inreresgarria egin ziguten bertsoa.com-en. Hemen klikatuta entzun liteke.

Beira taldea Amazkar taberna

Jon Martin eta Igor Arruabarrena Amazkar tabernan, aurtengo kontzertu batean.

Hasierak

Jon Martinek eta Igor Arruabarrenak  sortu zuten Beira. Oraindik txupeteari tiraka zebiltzanean ezagutu zuten elkar Igor eta Jonek. Oiartzuarrak dira biak jaiotzez eta pare bat asteko diferentzia besterik ez dute.

2006an konposatu zuten lehen kantua (Bakardadeak) eta geroztik abestiak sortzen joan dira poliki-poliki.

Dagoeneko bi diskotan argitaratu dira beraien lanak (Moskutik Lezotira eta Euskararen itotiyak). 2013an, ordea, diskoa ateratzea erabaki zuten eta ‘Dena ez denean ezer’ izeneko diskoa izan zen  beraien lehen lan luzea. 10 kanta bildu zituzten disko hartan eta beste hainbeste bildu dituzte lan berrian. Bertso sortetatik abiatutako kantuak dira gehienak.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s