Lorratzei jarraituz…

PANO_20160216_192048.jpgLehen diskoan kantatzen genuen:
Abitu zara, beranduegi
ez denaren esperantzaz.
Basamordua zizelatuaz:
lorratzez eta zalantzaz.
nahastu denaren goibeltasunez
ta haren gustu minkatzaz;
halere, bide zuzenenetik
doanaren konfiantzaz.

Ez da ageri konfiantzarik
zure lorratzetara so:
zapaltzen duzun itzala ezin
baituzu lurretik jaso,
gutxien uste duzun unean
egingo dizu eraso.
Gugana heltzear zauden unean,
lehenagotik akaso…

Orain, gurea ez den disko batera eraman gaituzte lorratzek. Aste honetan aurkeztu du bere diskoa Lorratzak taldeak. Bideko lehen pausoak dira, baina lorratz sakonak uzten ari dira. Jarraitu beharreko zortzi oin dira.

Donostiako Doka aretoan joko dugu martxoaren 13an eta bertan izango dira Lorratzak taldekoak ere. Beraz, gustu baduzue, beira gainean lorratzak uztera gonbideatzen zaituztegu.

Taldeari buruz gehiago jakiteko,  klikatu hemen.

Advertisements

Iruzkin bat utzi

Uncategorized atalean

Oiartzuna itzuli ginenekoa…

Itzultzen dira enarak… zion poetak. Oiartzunen sortutakoa ere Oiartzuna itzultzen da, oihartzunaren propietate berezkoa omen.

Duela urte batzuk Udaleko Pleno aretoan jo genuen Ttur-tturri (mil)esker eta oraingoan Pagoa izan da ateak zabaldu dizkiguna.

pagoako kontzertua

Martxoren 5ean izango gara. Sarrerak 5 euro balio du. Amaxkarren erosi daitezke. Erosi lehenbailehen!

Kontzertura etortzeko motibo bat gehiago nahi duenak, jakin behar du Irati Odriozola eta Ane Badiolak ekingo diotela. Haienak izango dira lehen kantuak.

Ohi bezala, herriko gonbidatua ere izango da: Ander Lizarraldek kantatuko ditu bertso musikatuak. Aurreko aldian Alaia Martin izan genuen gonbidatu. Hona bere partaidetzaren bideoa:

 

Iruzkin bat utzi

Uncategorized atalean

Nire buru hari

Bideoklip ederra osatu dugu gure lehen single-rako. Nire buru hari da kantaren izena, dagoeneko entzungo zenuten irratian… baina irudiak ikusteko modukoak dira. Kontorsionista baten laguntza izan dugu, Shakti Olaizolarena. lzugarri zaila dena erraz bihurtzeko ahalmena du bilbotarrak.

Ze iruditzen zaizue?

Laster, grabatu genueneko zenbait sekretu…

Iruzkin bat utzi

Uncategorized atalean

Oñati, hitzik gabe

Iruzkin bat utzi

urtarrila 23, 2016 · 11:15 am

Gu, Gaur Egun…

Gaur, ETBko albistegian lekua egin digute eta gure koloreak eman dizkiogu.

 

 

Iruzkin bat utzi

Uncategorized atalean

Margotu dugu aurkezpena ere!

Laster herriz-herri hasiko gara… Prest ditugu brotxak Oñatirako!prentsaurrekoa margotua.jpg

Iruzkin bat utzi

Uncategorized atalean

Margotu berria diskoaren aurkezpena

Ostegunean, urtarrilaren 14an, b e i r a-k bigarren diskoa aurkeztuko du. Prentsaurrekoa Donostiako Koldo Mitxelenan izango da.

Hauxe izango da diskoaren azala:

azala KD.jpg

 

Bistan denez, diska koloretsua osatu dugu. Entzun nahi? Hona aurrerapen kanta:

Entzun edo deskargatu “Nire buru hari” aurrerapen abestia mp3an

PRENTSAURREKOA

CD BERRIAREN AURKEZPENA
“margotu berria”

2016ko URTARRILAren 14, OSTEGUNA
11:00etan
Koldo Mitxelena Kulturunea
Urdaneta, 9, 20006 Donostia

Iruzkin bat utzi

Uncategorized atalean

‘Margotu berria’, ez ikutu

b e i r a taldearen bigarren diskoa aurkeztuko da urtarrilean. Lehenengo diskoarekin bi urteko ibilbidea egin ondoren, badator bigarrena. Igor eta Jonek kantautore estiloan grabatutakoa izan zen lehena. Orain, indar gehiagorekin gatoz, taldean.

Kontuz, gure diskoarekin, margotu berria dago-eta!

BEIRA 2 azala.jpg

 

Iruzkin bat utzi

Uncategorized atalean

Beira, Gaztea irratian

beira gaztea irratia

Gaztea irratian dagoeneko entzungai dago Beira-ren Nire buru hari abestia (klik egin entzuteko). Urtarrilean argitaratuko da ‘Margotu berria’ diskoa. Taldearen bigarren lanaren aurrerapen kanta da honakoa.

Bultzadatxo bat eman nahi badiguzu, eskatu ezazu Gaztea-n gure kanta! Honakoa da Gazteako whatssappa: 688 60 50 50 . Edo beraien orrialdean bertan ere, idatziz, eskatu dezakezue.

 

Iruzkin bat utzi

Uncategorized atalean

Gaur, kontzertua Urnietan

Gaur arratsaldean, irailak 27an, kontzertua eskainiko dugu Urnietan. Ohi bezala, okasiorako egindako bertsoak izango ditugu. Gaur, ezinbestean, Kataluniari aipamena egitea tokatzen da…

Bertso jarriak

Iruzkin bat utzi

Uncategorized atalean