Gaur, kontzertua Urnietan

Gaur arratsaldean, irailak 27an, kontzertua eskainiko dugu Urnietan. Ohi bezala, okasiorako egindako bertsoak izango ditugu. Gaur, ezinbestean, Kataluniari aipamena egitea tokatzen da…

Bertso jarriak

Advertisements

Iruzkin bat utzi

Uncategorized atalean

“…zapi zuriak zerua estaltzen”

Aurten San Ferminetan jotzeko aukera izan genuen uztailaren 6an. Nafarroa Oinezen gunean izan ginen afalorduan eta gustura jardun ginean aldatutako garaiei eta zahartzen ari diren kantei astindu bat ematen. Erne, musikariak ere zutik jartzen hasi dira-eta! Gure bigarren diskoak norabide aldaketa bat dakarren seinale!beira san fermin kontzertua jon martin

Iruzkin bat utzi

Uncategorized atalean

Ikusi duzu Bertsomoviedako gure lana?

Terrazatako loreak izena du  gure abesti berriak. Entzun, gozatu eta bozkatu!

terrazatako loreak

Kolaboratzaile bikainak izan ditugu aurtengoan: Irati Odriozolak abestu du kantaren zati bat eta Alaia Belaunzaranek arpa jo du bideoklip honetarako.

Iruzkin bat utzi

Uncategorized atalean

Ekozinemaldian izango gara!

Beira taldeak aspaldi egindako kantu bat berreskuratu, birgrabatu eta editatu du 8. Ekozinemaldian egoteko. Gure bideoa emititzeko baimena eskatu ziguten eta zoriontsu egiten gaituzte halako eskaerek. Martxoaren amaieran zuen herrietan izango gara beraz. Petrolioaren lioa-z gozatu! ekozinemaldia triptik ekozine 2015 tx

Iruzkin bat utzi

Uncategorized atalean

Petrolioaren lioa

Peak oil-a gauza serioa da. Munduko petrolio merkea agortzen ari da, eta laster gatazka handiagoak sortuko dira haren kontrola dela-eta. Pixkanaka sartu diguten mendekotasuna da petrolioarena eta harrituko ginateke gure supermerkatutara iristen diren janarietatik zein gutxi diren ingurukoak.

Horri buruzko gogoeta egiten du kanta honek.

2012an Unesco Etxeak lehiaketa bat antolatu zuen blogger moduan Rio de Janeiro-ra joateko, bertan ospatzen zen mundu mailako konferentzia erraldoi bat (Rio+20). Lehiaketa hartan irabazi zuen bideoa da honakoa, Petrolioaren lioa.

Hemen duzuena bideo hura bera da, baina soinua hobetu diogu.

Ez duzue kontzertuetan entzungo, ez duzue diskotan aurkituko…

Iruzkin bat utzi

Uncategorized atalean

Haritzaren memoria, grabatzen

Bigarren diskoa ari da forma hartzen pixkanaka-pixkanaka… Haritzaren memoria ere pasa da egurretik zurara. Letra berria erantsio diogu kontzertuetan erabiltzen genionari eta AME estudiotan txukun-txukun grabatu dugu. Mila esker Mikel Urdangarini bere doinu hau erabiltzen uzteagatik, eta Malen eta Nereari guri deskubritu izanagatik.

Iruzkin bat utzi

Uncategorized atalean

Dena ez denean… zena

Lorratzak taldeak opari zoragarria egin digu: gure kanta baten bertsioa. Dena ez denean kantuaren letra eta musika hartu eta euren bertsioa osatu dute. Bertsio ausarta eta gozoa da, ea guri adina gustatzen zaizuen!

Bide batez, Lorratzak taldearen ibilbidea hobeto ezagutzeko parada izan dugu eta harrituta geratu gara haien mailarekin. Dudarik gabe, kontzertu bat egin behar dugu elkarrekin!

Iruzkin bat utzi

Uncategorized atalean

800 dukado

http://www.800dukado.org/ ekimenerako kantua egin du Beira taldeak. Irailaren 7ko emakumezkoen mendi maratoia arrakastatsua izan zen guztiz. Plazer bat izan da taldearentzat halako ekimen interesgarri baten soinu banda egitea.

Iruzkin bat utzi

Uncategorized atalean

Haritzaren memoria

Eibarko Beleko tabernan jo genuen kontzertuan ezin izan genion gaurkotasunari izkin egin. Aste horretan bertan bost oiartzuar atxilotu zituzten Aritxulegiko haritz basoaren mantenuarekin harremana zutelakoan.
Gaiari heldu, eta Haritzaren memoria izeneko abestia sortu genuen. Aurreko astetan Markinan Käfig izeneko abestia estreinatu genuen Malen eta Nerearen letrekin eta Mikel Urdangarinen doinuarekin. Moldaketa hau, aste horretan odoltxartutakok guztientzat!

Iruzkin bat utzi

ekaina 26, 2014 · 10:26 pm

Kanta hau gustatzen zaizue?

Ez da sekretu bat Bertsomovieda lehiaketan parte hartu genuela. Saritutako bideoez gain, honakoa ere asko gustatu zitzaigun.
Maiatzaren 30ean Markinako gaztetxean dugun kontzerturako ikasi eta zuzenean jotzeko erronka jarri diogu gure buruari… animatuko al da Rapunzel ere?

Iruzkin bat utzi

maiatza 18, 2014 · 4:16 pm