Blogaren artxiboa
Bertsomovieda 2014
Hasi da www.bertsomovieda.com lehiaketaren bozkaketa fasea. Igandera bitartean eman daiteke botoa.
Ipuin eder bat kontatuko dizuegu guk, baina zuek lagundu iezaiezue protagonistei!
Gogoratu ordenagailu (edo mugikor bakoitzetik) boto bana eman daitekeela!
Hiri Gorrian izan gara
Hiri Gorrian saioan izan gara. Zuzeneko hiru abesti (laburtu) jotzeko aukera izan dugu Euskadi Irratiko arratsaldeak abiatzen dituen saioan. Plazer handia izan da guretzat. Elkarrizketa eta hiru kantuak entzuteko, segi lotura:
Doka lehen geltoki bihurtu zenekoa
Urriaren 25ean aurkeztu zuen Beirak bere lehen diskoa. Hobira, Igorren talde ohia, ere Beirarekin izan zen ekitaldi berezi honetan.
Mikel Markez kantaria eta Beñat Gaztelumendi, Jokin Labayen eta Xamoa ere bertan izan ziren, bakoitza beretik eskainiaz.
Saioaren amaieran jarri ziren Beiraren lehen diskoak salgai, 5 eurotan. Hemendik aurrera, haien kontzertutan izango dira eta baita Txapelketa Nagusiko Lankuren standean ere.